XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita edo gatza, mundu honetan zein zen beharrezkoagoa, hori zuten auzia.

- Aita oso beharrezkoa da - esaten zuen alaba gazteenak - baina nere ustez, gatza beharrezkoagoa.

Aitarik gabe bizi liteke mundu honetan baina gatzik gabe ez.

- Hik ez daukan bihotzik - erantzun zioten beste bi ahizpek - nola biziko ginateke aitarik gabe?.

- Auzia aitak erabaki zuen esanez: - Maria, hau zen alaba gazteenaren izena - gatza aita baino beharrezkoagoa baldin badun, bihar bertan joan haiteke etxe honetatik, ikusiko dun aitarik gabe nola bizitzen haizen.

Aita hura oso bihotz gogorrekoa zen eta nahiz Mariak barkazioa eskatu, etxetik kanpora bidali zuen.

- Ez ninan uste aita baino gatza nahiago hunenik - esan zion aitak azkenean - gehiago ez haut nere begien aurrean ikusi nahi.

Beste bi alabek ontzat hartu zuten aita egiten ari zena.

Haiek baino hobea eta ederragoa zen Maria eta ezin zuten ikusi horregatik.